Detalle del libro
titulo del libro

BITTOR ETA BIOK BITTOR KAPANAGA EUSKAL SOKRATESEN GOTOETA ONDAREA

MENDIBIL GONTZA

Editorial
BETA
Año edición
2019
ISBN
978-84-17634-29-2
Encuadernación
Rústica
Páginas
256
Idioma
Castellano
19,00 € Disponible 5 Días hábiles

Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia. (Liburuak, 'BIOK' izeneko CDa darama). Liburu hau 2011.eko uztailaren 13ko gauean hasten da. Bittor Kapanaga, konorte gabe, azken arnasetan dago Gasteizko Santiago ospitalean eta gau luze horretan ni neu bere ondoan jagole eta zelatari nagoelarik, biok biotara hainbat urtetan izan genituen elkarren arteko solasaldia bailitz, berarengandik hartutako eta ikasitako gogoetak eta kontaketak aurkituko dituzu bertan. Euskal kulturgileok ezizen ugariz bataiatu izan dugu: 'Rara Avis' Xabier Kintanak, 'Profeta' Jon Lopategik, 'Aitzindaria' Jose Luis Lizundiak, 'Aztia' Igor Elortzak, 'Euskeraren jagolea' Juan Manuel Etxebarriak, 'Otxandioko jakituna' Bitoriano Gandiagak, 'Druida' Joseba Sarrionandiak, 'Pentsalari-ikerlaria' Xabier Amurizak edota euskal Sokrates, beste hainbatek. Bittor, Amaren Sua biztu nahian zebilen neure jakin-minaren ezagutza handiko iturria izan dut. Psikologo-filosofoa ere bazen, euskeraren erroak ikertzen eta garatzen ziharduen euskaltzalea. Eta hizkuntza, ibilian dabilen harria, darabilguna eta garabiltzana dugunez: 'Bittor, Izan Gare, Bagare eta Izango Gare'.

Otros libros del autor

Otros compraron