Tiene en su cesta 0 Libros 0,00 €
Detalle del libro
titulo del libro

LAN ZUZENBIDEA

ARRIETA IDIAKEZ, FRANCISCO JAVIER

Editorial
DYKINSON
Tema
Derecho laboral
Año edición
2022
ISBN
978-84-1122-549-6
Páginas
384
Idioma
Castellano
49,00 € Disponible 5 Días hábiles

«Lan-zuzenbidea» Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako eskuliburua da. Hortaz, kontuan hartu da lan-zuzenbidearen gaitasun bereziak garatzeko behar den denbora.Zortzi gai jorratu dira, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatuta, lan-zuzenbidearen oinarrizko erakundeak azkar ikasteko moduan. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Egin-eginean ere, horiek guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da eduki teorikoak praktikan jartzeko. Era berean, azalpenekin batera, edozenbat adibide jarri dira, eta kasuan kasuko gaietan sakondu ahal izateko zenbait web-orrialderen berri eman da.Aztertu diren gaien artean daude lan-zuzenbidearen nondik norakoak, iturrien sistema, lan-kontratua, lan-kontratuaren modalitateak, lan-kontratuko subjektuen eskubide eta betebeharrak, lan-denbora eta atsedenaldiak, lan-kontratuak izan ditzakeen gorabeherak eta lan-harreman kolektiboak. Gainera, gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa behar bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez.Gainera, kontuan hartu dira azken aldian egin diren lege-aldarazpenak, eta, batik bat, irailaren 29ko 29/2020 Errege Lege-dekretua, Administrazio Publikoetako telelanaren arloko (…) presako neurriak hartzeari buruzkoa; abenduaren 30eko 11/2020 Legea, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; maiatzaren 11ko 9/2021 Errege Lege-dekretua, LELTBa eraldatzekoa, plataforma digitalen esparruan banatzaile gisa diharduten pertsonen laneko eskubideak bermatzeko; eta uztailaren 9ko 10/2021 Legea, distantziara egindako lanari buruzkoa.

Otros libros del autor
LA SEGURIDAD SOCIAL APLICABLE A LOS ESPAÑOLES Y RETORNADOS

LA SEGURIDAD SOCIAL APLICABLE A LOS ESPAÑOLES Y RETORNADOS

ARRIETA IDIAKEZ, FRANCISCO JAVIER

37,00 €
 
BASES PARA EL ESTUDIO DEL DERECHO DEL TRABAJO.

BASES PARA EL ESTUDIO DEL DERECHO DEL TRABAJO.

ARRIETA IDIAKEZ, FRANCISCO JAVIER

48,00 €
LAN ZUZENBIDEA.

LAN ZUZENBIDEA.

ARRIETA IDIAKEZ, FRANCISCO JAVIER

48,00 €
 
 

Otros compraron