Detalle del libro
titulo del libro

EUSKADIKO FINANTZA ETA TRIBUTUEN FORU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCÍA ROSS, JOSÉ JAVIER

Editorial
DYKINSON
Tema
Derecho administrativo
Año edición
2022
ISBN
978-84-1122-531-1
Páginas
372
Idioma
Castellano
49,00 € Disponible 5 Días hábiles

Euskarazko eskuliburu berri baten sorrera unean Nork irakurtzen du unibertsitateko eskuliburu baten atarikoa? Inor gutxik: hala ere, holakoa bazara, irakurle ezezagun zaitudan hori, jakin ezazu gutxiengo aukeratu baten partaidea zarela, alegia, aldi batez lerro hauek begi aurrean jartzeko aukera egin dutenen multzo txiki horren kidea. Izan ere, eskuliburuaren patua horixe da: eskuratu ahala, behinolako lagunik kuttunena, gerora, behin ikasgaia gainditu ondoren, baztertua eta azkenean, ahaztua edo kasurik onenean, noizbait, beste esku gazteagoetan jarria. Hartara, liburu dendetan erosten duenetik, unibertsitateko ikasleak jakin badaki hori dela ikasgaia gainditzeko duen lehen tresna. Hasieran jakin gura dena, orrialdeak ireki ahala, berehala bihurtzen da barne harremanen toki aparta. Ikasgelan, motxilan, zorroan, tabernan, korridoreetan… horra hor ikaslearen meneko gure eskuliburua! Eskurik esku ere badabil, orri markatuekin, azpimarratuekin, behin eta berriro, gorriz, berdez, horiz… nork daki! Badoa kafetegitik etxeko edo apartamentuko gelara, egunero, hilero… baina lau hilabetez soil-soilik ! Iraila edo otsaila hasi dira eta eskuliburuaren jabea da ikaslea. Lasaitu egiten da eskolan egiaztatzen duenean irakasleak eskuliburuaren edukia azaltzen duela, puntuz puntu edo beharbada, gaingiroki. Baditu eskuliburua eta ikasgaiaren egitaraua. Zer gehiago behar du ikasgaia gainditzeko? Ikasteko gogoa, jakina. Baina hori ezin eskuliburuak eman, nork berea baitu. Hasi ere, hortxe hasten da amodiozko aldia ikaslearen eta eskuliburuaren artean, irailetik abendura edo otsailetik maiatzera irauten duena. Amodioa eta aldi berean, gorrotoa, ikasleak oraindik ez baitaki eskuliburuaren orri guztiak menderatzeko eta bereganatzeko gai izango den. Istorioaren amaiera, dena den, ezin bera izan guztiontzat. Azterketaren neke-lorretan igaro ondoren, eta ikasgaia gaindituz gero, eskuliburuarentzat abandonua eta bazterketa dator. Kontrara, azterketan porrota gertatuz gero, hora hor eskuliburuarentzat bizitzaren luzapena, ikasgaiaren hurrengo deialdia arte. Eta horrela doa mundua, jira eta jira, eskuliburuak gora eta behera. Eta eskuliburuen artean, eman diezaiogun ongietorria honako honi, euskarazko eskuliburuen multzora datorren sortu berri honi. Ikaslearen zerbitzura jarri duten egileak ere ohoratu ditzagun, Javier Garcia Ross eta Alberto Atxabal Rada irakasleak. Eurek ondu zuten, duela urte batzuk, erdarazko testua, orain Alberto Atxabal Rada irakasleak euskarazko letrekin jantzi duena. Badute, horratik , aurrerantzean irakasle, ikasle eta jakin-mina duten euskaldunek nora jo euskarazko testuen bila Euskadiko finantza eta tributuen foru zuzenbidearen arloan. Katea ez da eten eta duela hogeita hamar urte hasi zen euskarazko zuzenbide eskuliburuen katea indarturik eta sendoturik agertzen da katebegi berri honen ekarpenarekin. Eskerrak, orobat, Zuzenbidearen Euskal Akademiari eta Dykinson argitaletxeari, emandako laguntzagatik eskuliburu hau argira etor dadin. Zorionak eta goresmenak egileei eta euskaratzaileari, adorea eta kemena erabiltzaileei eta ororen gainetik, zuzenbide gaietan euskaraz aurreratzeko ahalegin berriari aparteko aitortza, hurrengo beste batzuen esperantzan!

Otros libros del autor
DERECHO FINANCIERO Y TRIBUTARIO FORAL VASCO. PARTE GENERAL

DERECHO FINANCIERO Y TRIBUTARIO FORAL VASCO. PARTE GENERAL

ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCÍA ROSS, JOSÉ JAVIER

48,00 €
EUSKADIKO FINANTZA ETA TRIBUTUEN FORU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

EUSKADIKO FINANTZA ETA TRIBUTUEN FORU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCÍA ROSS, JOSÉ JAVIER

48,00 €
 
DERECHO FINANCIERO Y TRIBUTARIO FORAL VASCO

DERECHO FINANCIERO Y TRIBUTARIO FORAL VASCO

ATXABAL RADA, ALBERTO / GARCÍA ROSS, JOSÉ JAVIER

49,00 €
 

Otros compraron